Uztailaren 9an, larunbata
17:30ean Perfomancea: Neska eta mutila. Fikzioak. 2011. Legaleón-T. Espe López (Irun) / Txubio Fdez. de Jauregui (Vitoria-Gasteiz)
Neska eta mutila desagertu egin dira planetatik, arrasto batzuk baizik ez dira geratzen…
Neska eta mutila bizitza posibleetako bat berreraikitzen ahalegintzen dira...
Norbera izaten, beste bat izaten.
Zer gertatzen da desagertzen zarenean? Non geratzen da bat bere bizitzan edota besteen oroimenean?
Nahi bat, hirugarren pertsonatik hitz egiteko ahalegin bat.
19:00etan Solasaldia: Espe López eta Txubio Fdez. de Jauregui. Moderatzailea: Juan Domínguez
20:00etan Perfomance: Llámame Mariachi. 2009. La Ribot (Ginebra)
Llámame Mariachi-k bi zati ditu. Lehendabizikoa 25 minutuko sekuentzia-plano bakarrean egindako filmaketa da. Bertan, kamera dantzariekin batera dabilen elementua da, haien gorputzen adar proteiko gisa, mugimenduaren eta erritmoaren ikuspegi erabat berritzaile eta inarrositsua emanez. Bigarrenean, dantzariak agertokian direla eta pelikulan ez bezala, egile mitikoen ibilbide ikonoklasta dago mugimendu txit geldian,
halako umore kutsu surrealista batekin.
21:30ean Solasaldia: La Ribot eta dantzariak. Moderatzailea: Idoia Zabaleta (Vitoria-Gasteiz)



0 Responses to 'ARTIUMEN PERFORMANZEA IKASGAI'
Publicar un comentario en la entrada