NUBETAGS4.JPGEusko Jaurlaritzako Kultura Sailak sorkuntza lantegi eta kultur ekoizpen berritzaileei bultzada lerro berria aurkezten du.
I+G+i-ek sorkuntza, sormena eta kulturarekin zerikusi zuzena dutela uste duzu? “Kutura ekonomia” deituriko alor anitz horretan garatzen duzu zure eguneroko lana? Zure proiektuak transmedia, kulturarteko, disziplina anitzeko edota gurutzatutako beste edozein esparrutan mugitzen eta murgiltzen dira? Zure ekimenek kultur alorrera zuzenduriko ekoizpen, banaketa, finantzaketa eredu berriak ikertu eta proposatzen dituzte? Arteetan lan egiten duzu baina zure jarduera eremuak, prozesu edota emaitzak zientzia, gizartea, hezkuntza, …alorrekin nahasten dira?
Honela bada, erreserba ezazu zure agendan datorren ekainaren 9 a eta zabal ezazu gonbidapen hau. Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailetik Sorkuntza Lantegi eta guneei eta pertsona eta taldeei (artista, sustatzaile, eragile, ekintzaile, ikertzaile, …) bideraturiko bultzada lerro berria aurkeztuko dizugu. Ideien garapenetik, ikerkuntza eta prototipoetatik, ekoizpenetik, aurkezpen edota aplikazioetatik esperimentazioa eta sormenaren pizgarritasunean oinarria duten ekimen berritzaileak sustatzeko apustua.

0 Responses to 'KULTUR EKIMENENTZAT PROPOSAMENA'

Publicar un comentario en la entrada

ALBISTEEN ARTXIBOA