Datorren maiatzaren 30an amaituko da eskaerak egiteko epea. Gipuzkoako Foru Alduandiak eskaintzen dituen beka hauek arte alor ezberdinetan ikasketa espezializatuak egiteko da. Antzerkian sakontzeko gogoz bazabiltza, aukera ederra.
Deskribapena
Arte alorreko ikasketa espezializatuak egiteko bekak. Ikasketa alor hauek sartzen dira:
Musika: interpretazioa, konposizioa eta zuzendaritza.
Dantza: klasikoa, garaikidea eta koreografia.
Arte dramatikoa: interpretazioa eta zuzendaritza.
Ikusteko arteak: Alor desberdinetako prestakuntza espezializatua.
Erakusketen komisariaketa.
Ikasketak 2011-2012 ikasturtean egin beharko dira, 4 hilabeteko gutxienezko iraupenarekin.
Beka beste urtebetez luza daiteke, beka eman denekoaren hurrengoan soilik, eta aurretiaz eskaera egin beharko da deialdi orokorraren barruan.
Beka deialdia urtero egiten da.
Hemen esteka, informazio guztiarekin:
http://w390w.gipuzkoa.net/WAS/CORP/DMSPortalSubvencionesWEB/ficha.do?lineaAyudaFicha.codigoServicio=CUCU03&materia=BECA&perfil=PERS&esBusqueda=NO&lineaAyudaFicha.ejercicio=2011&lineaAyudaFicha.codigoDepartamento=3




0 Responses to 'ANTZERKI IKASKETA ESPEZIOALIZATUAK EGITEKO BEKAK'
Publicar un comentario en la entrada