ANTZERKIARI BURUZKO BLOG HONEN EGILEEK DENBORATXO BATEZ GURE JARDUNA ETENGO DUGU.
AZKEN ALDIAN KOSTA EGIN ZAIGU BLOGA BIZIRIK MANTENTZEA ETA ERREFLEXIORAKO TARTEA IRITSI ZAIGU.
TARTE HONETAN BLOG HONEN EGITURA BIRPENTSATUKO DUGU ETA PILAK KARGATUKO DITUGU!
BITARTEAN IDEIAK ONGI ETORRIAK IZANGO DIRA KOMENTAROEN ATALEAN.
AIO.
ARTIUMek uztailaren 7,8 eta 9an Performaz ikastaroak antolatu ditu. Irakasleak: Juan Domínguez, La Ribot, Espe López eta Txubio Fernández de Jaúregui besteen artean. Egunero ekitaldi oso interesgarriak daude, hona hemen larunbateko egiteraua, ahal bada ez galtzekoa:
Uztailaren 9an, larunbata

17:30ean Perfomancea: Neska eta mutila. Fikzioak. 2011. Legaleón-T. Espe López (Irun) / Txubio Fdez. de Jauregui (Vitoria-Gasteiz)
Neska eta mutila desagertu egin dira planetatik, arrasto batzuk baizik ez dira geratzen…
Neska eta mutila bizitza posibleetako bat berreraikitzen ahalegintzen dira...
Norbera izaten, beste bat izaten.
Zer gertatzen da desagertzen zarenean? Non geratzen da bat bere bizitzan edota besteen oroimenean?
Nahi bat, hirugarren pertsonatik hitz egiteko ahalegin bat.
19:00etan Solasaldia: Espe López eta Txubio Fdez. de Jauregui. Moderatzailea: Juan Domínguez
20:00etan Perfomance: Llámame Mariachi. 2009. La Ribot (Ginebra)
Llámame Mariachi-k bi zati ditu. Lehendabizikoa 25 minutuko sekuentzia-plano bakarrean egindako filmaketa da. Bertan, kamera dantzariekin batera dabilen elementua da, haien gorputzen adar proteiko gisa, mugimenduaren eta erritmoaren ikuspegi erabat berritzaile eta inarrositsua emanez. Bigarrenean, dantzariak agertokian direla eta pelikulan ez bezala, egile mitikoen ibilbide ikonoklasta dago mugimendu txit geldian,
halako umore kutsu surrealista batekin.
21:30ean Solasaldia: La Ribot eta dantzariak. Moderatzailea: Idoia Zabaleta (Vitoria-Gasteiz)

Datorren astean, Hik Hasiko Topaketen barruan eta aurreko urteetako ekimenei jarraipena emanaz, EHAZEk ekintza ugari antolatu ditu.
1. "Antzerki irakasle jantziak, antzerkiaren baloreak hedatzeko" ikastaroa.
Astelenetik asteazkenera (uztailak 4-5-6) 09.00-14.00
2. Esperientzixak jardunaldiak
Uztailaren 4an, 16.30tan.
Interesa duen oro gonbidatuta dago bertara
Gaia: ANTZERKIA ETA AHOZKOTASUNA
Hizlariak: - Josune Zabala
- Julia Marin
- Mattin Irigoien
- Iñaki Ziarrusta
3. Antzerkizaleak eta Sustapena gaiaren inguruko mahai-ingurua. Uztailaren 6an, 16.30tan.
Interesa duen ororentzat
4. Cromlech ikuskizuna
Uztailaren 6an, 18.00tan.
Interesa duen ororentzat ateak zabalik egongo dira
Ekintza hauek, Hik Hasiko beste guztiak bezala, Donostiako Santo Tomas lizeoan burutuko dira.
antzerkizale@hotmail.com
Tel. 943150097 / 675945734

TOPIC Tolosako txotxongilo zentroa lan bikaina ari da egiten arte hau gurera ekartzen.
Oraingoan UNIMA, txotxongiloen federazioak udaro antolatzen dituen ikastaroen gune izango da, eta gainera programazio ederra prestatu dute.
Ez galdu aukera!
Info: www.topictolosa.com

Galdu ezineko festa Lekeition uztailak 8,9 eta 10ean: Nazioarteko kale antzerki jaialdia egingo baita 22. urtez. Euskal Herriko kale antzerki jaialdi garrantzitsuenetakoa da. Aurten Dantzaz konpainiarekin batera Sarritsasoa lana koproduzitu dute gainera, Joseba Sarrionandiaren mundua ikuskera haintzat hartuta.
Bertan izango dira Trapu Zaharra, Deabru Beltzak eta Eidabe talde euskaldunak beste hainbat nazioarteko proposamenen artean (Japonia, Eskozia, Katalunia, Frantzia...).
Info guztia: http://www.lekeitiokale.net/eus/home.html

Badator Eztena antzerki jaialdia!
Ekainak 24, 25 eta 26an
Aste buru honetan antzerkiaz gozatzeko aukera ederra izango da Errenteria- Oreretan.... Antzerki emanaldiez gain, piezak, tertulia eta bertso-antzerki bankete ederra izango da. Denok zaudete gonbidatuta!
Programa osoa blog honetako menuan: Eztena 011

Datorren astean estreinatuko du Aldatzen laguntzen talde donostiarrak bere lan berria. Oteiza ezberdin gizartearen ondoren dator lan hau: ISPILUA tituluarekin.
Zita: ekainak 22, 20:00etan ANTIGUOKO Lugaritz kultur etxean. Sarrera: 5 EUR
Bikote baten arteko erlazioa. Gaur egungo bizitzan gure gizarteak gugan eta gure bikote bizitzarengan duen eragina. Gizarteak markatzen dizkigun arauei nola aurre egiten diegun eta nola presionatzen digutenaren gogoetak dira . Non bikoteek arazo horiei aurre egiten dieten edo arazoekin batera bizitzan aurrera jarraitzen duten.
Bikoteetan arazoetaz hitzeginez gero askotan erabaki gordinak hartzen ditugulako eta bizipen gogorrak bizi behar izaten ditugulako.
Gure nahia jendeak bizitzen duen bizitzan hausnarketa sakona egitea da.Ispilua antzezlana euskaraz da, eta bi aktoreek parte hartzen dute. Gidoia taldeak sortua da.
Info gehiago:
http://www.donostiakultura.com/index.php?option=com_flexicontent&view=items&cid=5&id=3248&Itemid=21&lang=eu

- Le Petit theatre de pain taldeak aurkezten duen Tranchees de vie (bizitzako lubakiak) 9.00etan bi egunetan Luhusotik abiatuta. Mendian zehar eramango gaituzte pertsonaiek zenbait erreboltariren memorietan barrena. Frantsesez da baina seguru gozagarria dela hala ere (ja!). Mendiko botak eta bazkaria eraman behar dira. Lekua erreserbatu aintzinetik 0559555843 telefonoan.
- Zavrachtane (itzulera). Ekainak 18 22.00 Ezpeletako pilota plazan. Biagachti Hora taldearena. Maria Anevak (Le petiteko kidea eta Juglarea, puta eta eroaren zuzendaria) idatzi eta zuzendutako lana. Bulgarieraz eta azpitituluak frantsesez. Eskerrak antzerkiaren lengoaia unibertsala dela eta berdin gozatuko dugula!
- Cooperatia, Ekainak 18 20.30 Ezpeleta kaleetan barrena. Toulouseko Le G. Bistaki taldearena. Juglare dantzariak karrikan.
info guztia:
http://harrixuri.blogspot.com/

Kalean da ekaineko Artez aldizkaria. Euskal Herriko eta Espainiako antzerki estrenaldiei buruzko informazioarekin, jaialdien berri emanaz eta iritzi artikulu interesgarriz hornituta. info guztia: www.artezblai.com

BAI, Bizkaiko Antzerki Ikastegiak, ACT Nazioarteko Eszena Sortzaile Berrien Jaialdia antolatzen du duela 8 urte. Bertan mundu guztiko antzerki eskoletako ikasleek eta sortzaile berriek hartzen dute parte. Urteetan sendotuz doan egitasmo interesgarria da, antzerki eta dantza pieza ausart eta freskoak ikusteko parada-Aurten Alma Söderberg suediarrak eskuratu du antzerki pieza laburren lehen saria 'Cosas' izeneko lanarekin. 3000 euro jasoko ditu datorren aurtean jaialdian bertan aurkeztu beharko duen lanaren ekoizpenerako.

Berriro ere "akzidente artistikoek," tokiko talde baten eskura jartzen dituzte aipatu taldearen ibilbideekin zerikusirik ez duen, estatuko sorketa panoraman garrantzi handia duen eta prozesuaren katalizatzailearen eta kanpoko begiaren papera jokatuko duen kanpoko figura baten presentzia eta erabilgarritasuna. Aukera ia-ia "akzidentala."
"Laborategi " bat da, non jarraitu beharreko lerroak partaideen euren eta ekartzen dituzten materialen mende egongo diren, eta aipatu lerroek elementu horiekin jolastuko dute:
• biltzar-denbora: 2 aste
• ikerketa-gunea: Lan-gela
• harreman-unea: taldea eta gonbidatua
• agerraldi-lekua: La Fundición
• ideia bat, tokiko sortzaile taldearen-tik-artean sortzaile gonbidatuarekin batera ateratzen dena
Ekainaren 17, 18 eta 19an Fernando Renjifo La Republica konpainiako kide ohiarekin batera eginiko lana aurkeztuko dute: Gabriel Ocina, Miren Gaztañaga, Josu Florentino eta Leire Ucha aktoreek. Zita 20.00etan.
info guztia: http://www.lafundicion.org/?dpg=detalleobra&id=59&lang=eu

Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak sorkuntza lantegi eta kultur ekoizpen berritzaileei bultzada lerro berria aurkezten du.Honela bada, erreserba ezazu zure agendan datorren ekainaren 9 a eta zabal ezazu gonbidapen hau. Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailetik Sorkuntza Lantegi eta guneei eta pertsona eta taldeei (artista, sustatzaile, eragile, ekintzaile, ikertzaile, …) bideraturiko bultzada lerro berria aurkeztuko dizugu. Ideien garapenetik, ikerkuntza eta prototipoetatik, ekoizpenetik, aurkezpen edota aplikazioetatik esperimentazioa eta sormenaren pizgarritasunean oinarria duten ekimen berritzaileak sustatzeko apustua.

Urlo - Pippo Delbono ekainak 3tik 4ra
Ohi bezala, Delbono-ren lana bizitza beratik jaiotzen da; bidaia hau partekatzen dutenen gorputz eta ahotsekin, galdetzea eta azalpenak ematea erabaki du. Urloren gaia boterea da, askotariko formatan; alegia, botere politiko eta erlijiosoa, kulturaren boterea… Horrez gain, sentimenduen eta gure harremanen berezko mekanismoa ere du ardatz. http://www.teatroarriaga.com/home.php?idioma=_eu

Datorren maiatzaren 30an amaituko da eskaerak egiteko epea. Gipuzkoako Foru Alduandiak eskaintzen dituen beka hauek arte alor ezberdinetan ikasketa espezializatuak egiteko da. Antzerkian sakontzeko gogoz bazabiltza, aukera ederra.
Deskribapena
Arte alorreko ikasketa espezializatuak egiteko bekak. Ikasketa alor hauek sartzen dira:
Musika: interpretazioa, konposizioa eta zuzendaritza.
Dantza: klasikoa, garaikidea eta koreografia.
Arte dramatikoa: interpretazioa eta zuzendaritza.
Ikusteko arteak: Alor desberdinetako prestakuntza espezializatua.
Erakusketen komisariaketa.
Ikasketak 2011-2012 ikasturtean egin beharko dira, 4 hilabeteko gutxienezko iraupenarekin.
Beka beste urtebetez luza daiteke, beka eman denekoaren hurrengoan soilik, eta aurretiaz eskaera egin beharko da deialdi orokorraren barruan.
Beka deialdia urtero egiten da.
Hemen esteka, informazio guztiarekin:
http://w390w.gipuzkoa.net/WAS/CORP/DMSPortalSubvencionesWEB/ficha.do?lineaAyudaFicha.codigoServicio=CUCU03&materia=BECA&perfil=PERS&esBusqueda=NO&lineaAyudaFicha.ejercicio=2011&lineaAyudaFicha.codigoDepartamento=3

Ostiral hontatik igandera Mauleko kale eta antzokiak antzerkiz beteko dira: Mai en scene jaialdia egingo baita. Bertan 15 ikuskizunetik gora izango dira, horien artean Dejabu panpin laborategiaren Azken portua (maiatzaren 20an) eta Gizona ez da txoria (maiatzaren 22an) eta Gaitzerdiren Udamina edo Tokian konpainiaren Kokolo Batxi ikuskizunak euskaraz. Animau etortzera!
Programa osoa:
http://files.eke.org/pdf/mai_en_scene_2011.pdf